Berriak
30-10-2018
'Maitasuna zailegia da' Xabiroi aldizkariaren urriko alean agertu da
Maitasuna zailegia da liburua Begikoren sorrerarekin batera argitaratu zen, iragan martxoan. Irakurketa Erraza zigilua daraman kontakizun grafikoaren oihartzuna pixkanaka handitu da ordutik. Oraingoan, Xabiroi komiki aldizkariaren urriko alean topatu ez dugu ba!
30-10-2018
Saria ala ziria? Bi liburu misteriotsu, magiaz beteriko egunotarako
Hilen Eguna, Arimen Gaua, Halloween, Samhain, Magosto... Ospa itzazu guztiak, misterioz beteriko liburu birekin!
01-10-2018
30 urte bete dituzulako... Zorionak, Matilda!
2018ko urriaren 1ean ospatzen du Matildak sortu zeneko hogeita hamargarren urteurrena. Eta, urteurrenarekin batera, urtebete iraungo duen ospakizuna hasiko da!
29-08-2018
Begikoren iraileko irakurketa erronka
Abuztua bere azken hatsean da. Irailak udako azken egunak dakartza, ikasturte berria, beste hasiera bat. Baina, batez ere, irakurtzeko une ezin aproposagoa da iraila! Ikasturtea hasiera ez da gogorregia izaten, tenperatura jasangarriagoa izaten hasiko da, baina eguzkiak ordu luzetan dirau oraindik zeruan. Batuko zara iraileko irakurketa erronkara? Une ezin ederragoak irakurriko dituzu.
23-07-2018
Haurrek udan irakurtzeari ez uzteko hamar gomendio
Haur eta gazteak irakurzaletzea ez da lan erraza izaten beti. Irakurtzeko ahalegin bat egin beharra dago. Batez ere, irakurtzen ikasten ari garenean edota irakurtzeko ohiturarik ez dugunean. Argi dago ahalegin horren saria ez dela nolanahikoa, baina ez gara guztiok maila berean ahalegin bat egiteko prest egoten eta ez dugu denok frustrazioari aurre egiteko gaitasun bera. Hala ere, lortu duzu zure seme-alabek irakurtzea. Zorionak! Ordea, uda heldu da eta, harekin batera, ohitura aldaketak. Liburua bazterrean uztea ekiditeko gomendio batzuk proposatu nahi dizkizugu: