Berriak
02-04-2020
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 2020
Badakigu berrogeialdiko egun hauek batzuetan oso aspergarriak iruditzen zaizkizula, eta kalera atera nahiko zenukeela jolastera. Trikimailu bat daukagu guk horretarako, amarru magiko bat etxetik atera eta leku berriak ezagutzeko, mundu berrietara bidaiatzeko. Gainera, amarru hau ez da sekretu bat, edonori konta diezaiokezu! Prest zaude? Hauxe da trikimailua: IRAKURTZEA.
27-03-2020
Antzerkiaren Nazioarteko Eguna eta Begiko Etxean
Antzokiak itxita daude... nola ospatu orduan Antzerkiaren Nazioarteko Eguna? Antzerkia etxean eginda, jakina! Hori bai, kontuan izanda antzerkian aritzen diren antzerkigile, aktore, zuzendari, programatzaile eta bestelako langileen uneko egoera ez dela izango atsegina, hau guztia igarotzen denean, gehitu planen zerrendara antzerki saio bat zuzenean ikustea, ez zara damutuko. Bitartean, etxean antzerkia egiteko baliabideak elkarbanatu nahi ditugu zurekin...
29-02-2020
Otsaila eta bere 28 edo 29 egunak
Otsailari agur esateko garaia da, baina agur esan baino lehen, zatoz hilabete honi buruzko hainbat datu deigarri ezagutzera.
26-02-2020
Zer dakizu...? Gianni Rodariri buruz
Ba al dakizkizu Gianni Rodariri buruzko hamar gauza? Ea hauek ezagutzen dituzun:
20-02-2020
Justizia Sozialaren Egunean pertsona ororen eskubideak berdinak izan behar direla aldarrikatzen da. Guk argi daukagu, zuk ere bai?
19-02-2020
Ezagutu "Hankazikin" antzerki liburuaren idazlea
Pablo Barrio ez duzu oraindik ezagutzen? Eta ezagutzen baduzu, zer da hari buruz dakizuna? Berari buruzko hainbat kontatu dizkizugu guk, eta berak liburuaren berri emango dizu, bideo batean.