Berriak

Ezekiel Etxebarria Saria 'Jara' liburuarentzat

Ezekiel Etxebarria saria jaso du Jasone Osoro idazlearen Jara eleberriak, Ermuko Udal Liburutegian azken urteko euskarazko liburu irakurriena izateagatik.

Har ezazu parte Getxoko IV. Booktrailer Lehiaketan

Filme baten trailerra zer den baldin badakizu, berehala ulertuko duzu zer den Booktrailer bat: liburu bat aurkezteko balio duen bideo laburra da. Haren helburua irakurleak erakartzea da.

Juul saria irabazi du Igor Elortzaren 'Margolana' liburuak

Ez da jaso duen lehen saria, baina irakurleok begiko dugula argi utzi digu, beste behin, Igor Elortzaren Margolana liburuak. JUUL Sarietako liburu bozkatuenetako bat izan da.

Eurigilea, aparteko ipuin bat ura zaintzen ikasteko

Ezagutzen al duzu eurigilea? Arin-arina da eta hodeietan bizi da. Jauzika ibiltzen da hodei batetik bestera, txorrotak irekitzen eta ixten...

Egin poema dadaista bat haurrekin

Poesiaren Nazioarteko Eguna da gaur. Hori ospatzeko, ez da ideia txarra poesia irakurtzea, noski. Baina, poesia guk geuk sortuko bagenu, zer? Zaila dirudi, ezta?

Zortzi emakume idazle, martxoaren 8rako

Emakume Langilearen Nazioarteko eguna da bihar. Zer litzateke euskal literatura, edo zehatzago, euskal haur eta gazte literatura emakume idazleek egindako libururik, ipuinik, komikirik… gabe? Guk behintzat argi daukagu: ez genuke begiko izango. Zorionez, ordea, ez da urria haur eta gazteentzat euskaraz idatzi duten emakumeen zerrenda, Bizenta Mogelek 1805ean idatzi zuen Ipui Onac alegia bilduma esanguratsuarekin hasi eta gaur egun arte.