Azken berriak
Justizia Sozialaren Eguna
20-02-2020
Bidezkoa da ala ez?
Justizia Sozialaren Egunean pertsona ororen eskubideak berdinak izan behar direla aldarrikatzen da. Guk argi daukagu, zuk ere bai?
Bidegabekeria bakoitzaren atzean bada historia bat, y historia horietako bakoitzaren atzean, ulertu eta ikasi beharko genukeen balio bat ere bai. Pentsatu al duzu inoiz zeintzuk diren gure gizartean gertatzen diren bidegabekeriarik handienak?
- Genero berdintasun eza. Gomendatutako liburua: Egun gorriak, Esti Vivanco.
- Klasismoa. Gomendatutako liburua: Errebeldeak, Susan Hinton.
- Gutxiengoenganako jazarpena eta natura suntsitzea. Lurraren taupadak, Jon Arretxe.
Hauek bidegabekerien adibide batzuk baizik ez dira. Orain zuri dagokizu pentsatzea: zer egin dezakegu munduan berdintasun handiagoa egon dadin? Gizartearen garapenak ez du zentzurik egiazko ongizate iraunkorrean oinarritzen ez bada.