Sartu | Izena eman

Azken berriak

Udarako irakurgaiak

Bidaiarik onena, liburuarekin egiten dena

Udarako irakurgaiak

Badator atzerako kontaketa. Azken azterketak, azken zuzenketak eta ekainaren 21ean eskolak bukatu arte iraungo duen azken txanpa hori.

Oporrez eta aire zabalaz gozatzea bezalakorik ez dago udan. Horri irakurtzeko ohitura gehitzen badiogu, uda bikaina izango dugun seinale. Urteko sasoi hau ezinhobea da liburu luzeagoetan murgiltzeko, baita deskonektatzen lagunduko diguten abentura arinago eta dibertigarriagoei heltzeko ere. Denbora gehiago izan ohi dugu irakurtzeko eta hamaika dira horretarako aukera ditzakegun istorioak. Horregatik, hona uda honetarako prestatu dugun liburu hautaketa. Murgil zaitez irakurketan.