Azken berriak

Matilda, 30 urte.

Matilda, 30 urte.

30 urte bete dituzulako... Zorionak, Matilda!

2018ko urriaren 1ean ospatzen du Matildak sortu zeneko hogeita hamargarren urteurrena. Eta, urteurrenarekin batera, urtebete iraungo duen ospakizuna hasiko da!

Matilda Wormwood bere garaiari aurreratutako neska da: indartsua eta argia, bidegabekeriei aurre egiten dien horietakoa. Zuzena denaren alde egiteko beharra erakusten digu Matildaren istorioak. Ahul eta ezgai sentitzen garenean ere, zailtasunei aurre egiteko gaitasuna daukagula ekartzen digu gogora. Gure historiaren jabe garela aldarrikatzen du.

Matilda ausardia da, erresilentzia, gure baitan dugun boterea eta… liburuekiko maitasuna! Laguntasuna da, gazteen garaipena, pentsatzen dugun hori defendatzea. Horregatik maite dugu hainbeste Matilda!

 

Ba al zenekien?

  • Matilda liburuaren 17 milioi kopia saldu dira munduan.
  • Matildak Hemingwayren testuak atsegin dituela esaten dio Phelps liburuzainari. Roald Dahlek Hemingway ezagutzeko aukera izan zuen eta haren literaturak eragin handia izan zuen Dahlenean.
  • 134 zentimetro neurtzen ditu Matildak West End antzokian egiten den musikalean. 93 neskato baino gehiagok antzeztu dute paper hori.
  • Liburuaren lehen zirriborroan, Matilda “munduko neskarik gaiztoena” zen. Guk ezagutzen dugun bertsioan matilda ez da “gaiztoa”, baina literaturaren historiako umerik bihurriena da, zalantzarik gabe.

Lotutako egileak