Azken berriak

Rap kantu bat idazteko 5 trikimailu

Letra garrantzitsua izan ohi da edozein musika estilotan, baina rapean, bereziki, letra, erritmoa eta errima elkarren eskutik doaz. Ez dakizu rapeatzen? Gida honekin ikasiko duzu.

  • Ezaguna duzun zerbaiti buruz idatzi. Rapean errima ezinbestekoa da, egin esperimentuak errimekin eta inprobisatu. Idazten duzun hori grabatu ezazu eta jarri arreta kanturako darabilzun erritmoari. Batzuetan memoriak huts egiten digu eta.
  • Erabili sinesgarria den lelo bat. Hau izango da entzulearengan iltzatuta geldituko den zatia. Kantu baten leloak kantuko gai nagusiari buruz hitz egin ohi du normalean.
  • Landu ezazu erritmoa. Grabatu zure burua kantuaren erritmoan rapeatzen. Entzun behin eta berriz grabatu duzuna eta errepikatu hobeto ahoskatu, indar gehiagorekin esan edota sentimendu handiagoarekin kantatu ditzakezun zatiak. Horrela lortuko duzu flowa izatea.
  • Inspirazioak huts egiten dizunean, entzun beste artista batzuk. Artista guztiek ikasten dute haien aurretik etorri ziren haiengandik. Zer du letra horrek hain txundigarri bilakatzen duena? Nola funtzionatzen du leloaren melodiak kantuko gainerako zatiekin? Zeintzuk dira zure arreta bereganatu duten errimak?
  • Rap it up! Rap kantari ezinhobea izateko etengabe idaztea bezalakorik ez dago.

Zure rap kantua sortzen lagundu dizugulakoan, musikarekin, bertsoekin eta errimekin zerikusia duten hainbat liburu gomendatu nahi dizkizugu. Zein izango da zure irakurketari erritmoa jarriko dion hurrengo istorioa?