Joseba Santxo Uriarte

Lan-arloan, beti ibili izan da euskararen inguruan: helduen euskalduntzean 15 urtez, bertsolaritzaren irakaskuntzan beste hainbestez, baita bertsolaritzaren inguruko makina bat jardueratan ere: antolatzaile, bertso-jartzaile, gai-jartzaile, epaile...

Joseba Santxo Uriarte Bilbon jaio zen 1962an, baina gazterik bere amamaren herrira aldatu zen, Getxora, alegia, eta ordutik bertan bizi da. Delineazio-ikasketak egin zituen Barakaldoko Institutu Politeknikoan eta Euskal Filologian lizentziatu zen gero Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, doktoregoa egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Gasteizko fakultatean. Lan-arloan, beti ibili izan da euskararen inguruan: helduen euskalduntzean 15 urtez, bertsolaritzaren irakaskuntzan beste hainbestez, baita bertsolaritzaren inguruko makina bat jardueratan ere: antolatzaile, bertso-jartzaile, gai-jartzaile, epaile... Bertsopaper-lehiaketetan hainbat sari irabazi ditu. Gaur egun argitaletxe batean dihardu, haur eta gazteentzako liburuak egiten.