Jasone Osoro
Lehenbizi helduentzat idazten hasi zen Jasone, baina 2001ean Jara pertsonaia sortu eta izen bereko liburua idatzi zuen gazteentzat. Jara sortu zuenetik Jasone erreferentzia bilakatu da baita gazte literaturaren alorrean ere.
Jasone Osoro Igartua Elgoibarren jaio zen 1971n. Kazetaria da lanbidez eta prentsan aritu izan da, bai irratian, bai telebistan.
Lehenbizi helduentzat idazten hasi zen Jasone, baina 2001ean Jara pertsonaia sortu eta izen bereko liburua idatzi zuen gazteentzat. Liburu horrek berehalako arrakasta lortu zuen nerabeen artean. Gero beste bat etorriko zen. Eta beste bat… Gaur egun lau liburuk osatzen dute Jara saila: Jara, Jara, bikiak eta bikoteak, Jara Bartzelonan eta Jara live. Liburu hauek hainbat sari eta aipamen jaso dituzte: Liburu Gaztea, JUUL sariak…
Jara sortu zuenetik Jasone erreferentzia bilakatu da baita gazte literaturaren alorrean ere.