Azken berriak

Liburuak oparitzean bete-betean asmatzeko gida

Liburu bat oparitzea erraza da, baina liburu egokia hautatzea ez da txantxetako kontua. Ziur inoiz Olentzerok eskatu ez zenuen liburua ekarri zizula, izebak zure whishlistean ez dagoen best seller hori oparitu zizula eta okerrago dena, ziur zuk zeuk inoiz benetan gustuko zenuen liburu hori oparitu zeniola zure aitagin-arrebari. Zuk, thriller eskandinaviarren zale porrokatua zaren horrek. Liburu-dendetara aldaketak egitera joan behar izatea ekiditeko ez dago hutsezinezko errezetarik, baina hona ideia batzuk.

  1. Ez egin jaramon "Onenen zerrenda", "Ez ezazu galdu" edo "Irakurri behar dituzun liburuak" bezalako zerrendei. Pentsatu oparia jasoko duen pertsonarengan: zer du begiko, zein da bere adina, zein formatu gustatzen zaio, zeintzuk dira bere genero kutunak...
  2. Arakatu liburu-dendak salduenen txokotik harago. Harritu egingo zara!
  3. Auzoko liburu-dendan aurkezpen bat egiten badute eta idazleak parte hartuko badu, liburua sinatuta eraman dezakezu.
  4. Galdetu liburuzain eta saltzaileei, baita irakurle amorratuak diren lagunei ere. Ea zer gomendatzen dizuten.
  5. Sare sozialetan bolo-bolo dabilen horri ez egin muzin.
  6. Eta aukera politena ez bada ere, liburu-denda batean opari txartela bat ere eros dezakezu, badaezpada ere.