Leire Bilbao
Gaztetxotan bertsotan aritu ondoren, 2006an eman zuen jauzia literatur mundura Ezkatak bere lehen poema liburuarekin. Urte berean argitaratu zuen umeentzako bere lehen liburua Amonak nobioa du, eta zer?
Ondarroan jaio zen 1978an. Gaztetxotan bertsotan aritu ondoren, 2006an eman zuen jauzia literatur mundura Ezkatak bere lehen poema liburuarekin. Urte berean argitaratu zuen umeentzako bere lehen liburua Amonak nobioa du, eta zer?
Harrezkero, hainbat liburu argitaratu ditu. Hala nola, Pikondoaren balada (Lizardi saria 2016), Piztipoemak eta beste piztia batzuk, Gerrak ez du izenik (Etxepare saria 2013) edo Scanner poema liburua.
2017an Haur eta Gazte Literaturari dagokion Euskadi Saria eman zioten, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poesia liburuarengatik.
Bere hainbat poema antologia ezberdinetan jaso eta hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Kantu ere bihurtu dituzte zenbait musikarik.