Azken berriak
Leire Bilbao
15-05-2018
Zer dakizu...? Leire Bilbaori buruz
Zatoz gurekin Leire Bilbaori buruzko hamar gauza ikastera:
- Bizkaiko herri arrantzale batean jaio zen: Ondarroan. Hain zuzen, Ondarroakoa da Bizkaiko arrantza kairik handiena.
- Zuzenbide ekonomikoa ikasi zuen eta banketxe batean egiten du lan.
- «Ekonomian poesia bilatzen dut eta poesian ekonomia» dio idazleak.
- Bertsolari ere izana da. 18 urterekin, Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa irabazi zuen.
- Literaturan ere irabazi izan ditu sariak, eta ez nolanahikoak: Etxepare Saria, Lizardi Saria, Euskadi Saria...
- Helduentzat idazten hasi zen baina, esan genezake, haurrentzat idatzi dituela liburu gehien, narratiban nahiz poesian.
- Bere poemetako batzuk beste hizkuntzetara itzuliak izan dira. Ingelesera, italierara, alemanierara, katalanera, galegora nahiz gaztelerara.
- Musikari askok erabili dituzte bere poemak kantuetan. Gainera, Jabier Muguruzak musikatutako Irene poemak euskarazko kanturik onenaren saria irabazi zuen Espainiako Musikaren Sarietan. Kantuaren bideoklipean Barbara Goenaga aktoreak ere hartzen du parte.
- Prentsan, kazetari eta kolaboratzaile lanetan ere aritua da. Hala nola, Berrian eta Euskadi Irratian.
- Begikon topa dezakezun Leiho bat eta leiho bi liburua Bilbaoren literaturaren eredu ederra da. Narrazioa da... baina zinez poetikoa!
Liburu gomendatuak
Lotutako egileak