Azken berriak

Habitataren Mundu Eguna

Habitataren Mundu Eguna

Zaindu dezagun planeta!

Urtero, urriko lehen astelehenean, Habitataren Mundu Eguna ospatzen da, gure hiri eta herrien egoerari buruz hausnartzeko. 2019an, Nazio Batuek hautatu duten gaia honakoa da: teknologiaren erabilera hondakinen kudeaketarako.

Gaur egun, gure planetaren iraunkortasuna da mundu mailako gairik kezkagarrienetako bat. Orduro 97 hektarea baso galtzen dira eta 20 minuturo espezie bat galtzen da, gutxienez. Ostera, 3.500 persona gehiago daude munduan 20 minuturo. Gu gara hondakin gehien sortzen duen espeziea eta ezagutzen ditugun espezieen %70 arriskuan jartzen dugu horrekin.

Habitata eta bere bioaniztasuna erabat beharrezkoak dira gure biziraupena bermatzeko, eta gure esku dago horiek zaintzea. Hori dela eta, planetan dugun eragina gutxitzeko eta hobetzeko hainbat gomendio eman nahi dizkizugu.

Lagundu etxeko txikienei ere naturaren eta ekologiaren garrantziaz kontzientziatzen, gai hori jorratzen duten irakurketekin.