Gianni Rodari
Hamaika liburu argitaratu zituen, umorea, irudimena eta mugarik gabeko fantasia, begirada kritiko ironikoarekin uztartuz.
Omegnan (Italia) jaio zen Gianni Rodari. Kazetari lanetan hasi zen eta lan harek eraman zuen Rodari literaturara: L’Unità egunkariko kronikari zela, haurrentzako liburuen idazle izan nahi zuela ohartu zen. Ordutik hamaika liburu argitaratu zituen, umorea, irudimena eta mugarik gabeko fantasia, begirada kritiko ironikoarekin uztartuz. Aipatzekoak dira, besteak beste, Telefonozko ipuinak, Gondola fantasma, Gelsomino gezurtien herrian edota Midas erregearen istorioa. 1970. urtean Hans Christian Andersen saria irabazi zuen. Erroman hil zen 1980ko apirilaren 14an.