Azken berriak

Urte berrirako helburuak III: zerbait berria ikastea

Tutik ere ez dakienak… ez daki jakiteak ez duela ogirik jaten.

Esamoldeak alde batera utzita, argi dagoena zera da: bizitzan aurrera egiteko, ezagutza berriei besoak zabaldu behar zaizkiela. Ez dugu zertan munduko jakintza guztien zama gure gain hartu, baina jakinmina izateak bizitza areago gozatzeko bideak emango dizkizu. Jakinmina uten pertsonek etengabe gauza berriak ezagutzeko beharra izan ohi dute, beren buruei galderak egin ahala, jakin ditzakegun gauzak hazi eta hazi egiten direlako.

Ezagun al duzu Dunning-Kruger efektua? Honen arabera, ezgai diren pertsonek haien abileziari balio gehiegi eman ohi diote, benetan trebeak diren horiek haien abilezia gutxiesten duten artean. Hobeak direlako liluraren joera kognitiboarekin lotuta dago hori: ezgai diren pertsonek ez dute gaitasunik euren ezgaitasuna antzemateko, eta trebeek berriz haien gaitasun erlatiboa gutxiesteko joera dute.

David Dunning eta Justin Kruger psikologo sozialek deskribatu zuten efektu hau 1999an, eta horri esker Psikologia Nobel Saria Jaso zuten 2000. urtean.

Irakatsi al dizugu zerbait berria? Sortu al zaizkizu galdera berriak? Ez utzi sekula zure jakinmina asetzeari eta galderak egitea. Ziur badakizula erantzunak non bilatu. Maiz esan izan dugu, aspalditik: aldaketa liburuetan hazten da.