Azken berriak
21-10-2021
EKOIRAKURLEAK. Aldaketa liburuetan hazten da.
Irakurtzen duguna gara: gugana heldu diren istorio guztien batura, gure biografiako pasarte bihurtu diren istorioena. Liburu bakoitza gugan ernetzen den hazi bat da. Liburu bakoitzarekin hazten gara. Istorio onek haurren irudimena pizten dute eta modu adierazgarrian ikastera bultzatzen dituzte, behatzera, entzutera, zalantzan jartzera, pentsatzera. Hala, munduari buruz eztabaidatzeko eta bizitzaren zentzua ezagutzeko tresna bihurtzen da literatura. Begikon ideia uzta bildu eta hunkitzen, dibertitzen, hezten, eragiten eta eraldatzen gaituzten irakurketak proposatzen ditugu. Irakurketak ez baikaitu soilik bizirik sentiarazten, begiko ez duguna aldatzeko bideak ematen dizkigu, mundua hobe, iraunkorrago baterako tresnak. Liburu bakoitzak aztarna ikusezin baina nabarmena utziko du irakurleengan. EKOIRAKURLEAK GARA
Haz dezagun aldaketa.
AGENDA 2030
Agenda 2030 ekonomiaren, arlo sozialaren eta ingurumenaren iraunkortasunerako ikuspegi eraldatzailea ezartzen duen kompromiso unibertsala da, berdintasunean oinarritutako gizartea lortzea helburu duena.
Begikon erronka horretan parte hartu nahi dugu, irakurketaren bidez.
EKOIRAKURKETAK
Liburu bakoitza hazi bat. Hazitegi bat, aldaketa ereiteko liburu pila bat. Hona Garapen Jasangarrirako Helburuak lantzen dituzten liburuen aukeraketa bat..
IRAKURKETA GOMENDATUAK
BALIABIDEAK
Infografia | Eskulanak | Eskulan jasangarriak |
KARTELAK
EKOIRAKURLEAREN ERRONKA
Ezagutu zure tribu ekoirakurlea.
Zer egin behar da parte hartzeko?
Oso erraza da, haziak edo lekaleak behar dituzu soilik, eta mundua leku jasangarriago bihurtzeko gogoa! Zenbat eta gehiago lagundu zure planetari, jende gehiagok izango du bertan ongi bizitzeko aukera. Hori izango da saria eta zure gogoa piztuko duena.
Zure egitekoa ahalik eta hazi gehien biltzea izango da, munduari Ekoirakurle bikaina zarela erakusteko. Horretarako, taulan ikusiko dituzun erronkei aurre egin beharko diezu. Haiek emango dizkizute haziak. Erronkak zure inplikazio-maila eta zailtasunaren arabera mailakatuta daude:
- Etxeko heroia (hazi 1 erronka bakoitzeko)
- Zure auzoko ohorezko kidea (2 hazi erronka bakoitzeko)
- Ikasgelako izarra (3 hazi erronka bakoitzeko)
- Boterearen haziak (10 hazi erronka bakoitzeko)
Hemen aipatutako erronkez gain Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzen laguntzen duten beste batzuk ere egiten badituzu, elkarbanatu itzazu besteokin sare sozialetan #EkoirakurleakGara traola erabiliz.
ARTIKULUA
MANIFESTUA
Irakurketa eraldatzeko tresna.
Aldaketa liburuetan hazten da.
#EkoirakurleakGara