Azken berriak
13-03-2024
10 idazleren ohitura bitxiak
Idazleek harrapatzen gaituzten istorioak, munduak eta pertsonaiak eraikitzeko gaitasuna izaten dute. Ez dira ordea nolanahikoak sorkuntza-prozesu hori bermatzeko idazle batzuek izan ohi dituzten ohitura bitxiak.
Hauek dira ezagutzen ditugun ohitura bitxienetako batzuk:
- Roald Dahl. Idazteko bere lorategiko etxolan egon beharra zeukan, bere besaulkian eserita, eta taula bat mahai gisa erabiliz. Quentin Blake bere ilustratzailea zen hara sartzeko baimena zuen pertsona bakarra.
- Alejandro Dumas idazleak jantzi berak zeramatzan soinean idazten zuen aldiro: sotana gorri bat eta sandaliak.
- Agatha Cristiek bere tramei buruz bainontzian hausnartzen zuen, sagarrak jaten zituen bitartean.
- Jordi Sierra i Fabrak gidoi bat idazten du aurretiaz, eta pausoz pauso jarraitzen du leihal.
- Isaac Asimov idazleak 8 orduz egiten zuen lan egunero, asteaz 7 egunez. Sekula ez zituen eguneko 35 orri baino gehiago idazten eta idatzitakoa behin soilik berrirakurtzen zuen.
- Gabriel García Marquez idazleak ingurukoen iritzia behar izaten zuen idazten jarraitzeko. Eta, diotenez, oinutsik idazten zuen.
- Virginia Wolf idazleak beldur handia zion erotzeari eta txoriak elkarren artean grezieraz hizketan aditzera heldu zen.
- Hans Christian Andersenek hamaika fobia zituen. Bere beldurrik handienetako bat tapefobia zen edo, bestela esanda, bizirik lurperatua izateari beldurra.
- Isabel Allende. Bere nobelak urtarrilaren 8an idazten hasteko ohitura du. Gainera, konjuruak egin ohi ditu idazten hasi baino lehen.
- José Saramagok bi orri idazten zituen egunero. Eta ez zion horri koma bat gehiago ere eransten.
Lotutako egileak