Jordi Sierra i Fabra

Laurehun liburutik gora argitaratu ditu, horietatik asko best sellerrak, eta 40 literatur sari inguru irabazi ditu.

Bartzelonan jaioa, 1947an. 8 urterekin erabaki zuen idazle izango zela. Oztopoak asko gainditu behar izan zituen bere ametsa betetzeko, besteak beste, gurasoek ez zutelako nahi idazlea izan zedin. 60 eta 70. hamarkadetako espainiar aldizkari garrantzitsuenetako batzuen zuzendari izan zen eta, kasu batzuetan, sortzaile ere bai. 1972. urtean idatzi zuen bere lehen liburua. Egun, laurehun liburutik gora argitaratu ditu, horietatik asko best sellerrak, eta 40 literatur sari inguru irabazi ditu. 2006 eta 2010. urteetan Gazte Literaturako Nobelaren, Hans Christian Andersen sarirako hautagai izan zen. 2007. urtean Espainiako Literatura Sari Nazionala jaso zuen. 11 milioi liburu ale baino gehiago saldu ditu dagoeneko. 2004. urtean, Fundació Jordi Sierra i Fabra sortu zuen Bartzelonan. Medellín-en, Kolonbian, berriz, Fundación Taller de Letras Jordi Sierra i Fabra, bere ibilbide osoko konpromiso etiko eta soziala agerian utziz. 2010. urtean, berak sortutako fundazioek irakurketa sustatzearen aldeko Nazioarteko Ibby-Asahi Saria jaso zuen. Era berean, 2015ean, Bartzelonako Ohorezko Domina eman zioten Fundació Jordi Sierra i Fabra fundazioari.