Azken berriak

Etxe bateko liburutegia, liburuak pilatuta apalategietan, argi naturala, leihoak

Klasiko unibertsalak

Pentsatu al duzu inoiz zergatik irauten duten luzaroan gure gogoan klasiko unibertsalek eta zergatik itzultzen garen behin eta berriz haiek irakurtzera? Italo Calvino idazleak klasikoak irakurtzeko 14 arrazoi hauek eman zituen:

  1. Klasikoei buruz hitz egitean beti entzuten dugu "...berrirakurtzen ari naiz" esaldia "...irakurtzen ari naiz" esaldiaren ordez.
  2. Klasiko deitzen diegu aberastasun iturri diren liburuei: izan irakurri eta maitatu dituzten irakurleentzat nahiz oraindik lehen aldiz irakurri eta gozatzeko aukera paregabea izango duten horientzat.
  3. Klasikoak botere berezia duten liburuak dira, ahaztezinak edota memoriaren zirrikituetan ezkutatu eta gizartearen zein norbanakoaren inkontzientean barneratzeko ahalmena dutenak.
  4. Klasiko baten berrirakurketa aurkikuntzaz beteriko irakurketa da, lehenengoa bezalaxe.
  5. Klasiko baten irakurketa izatez berrirakurketa bat da.
  6. Klasiko bat esan behar duena esaten sekula amaitzen ez duen liburua da.
  7. Klasikoak lehenago irakurri dugunaren aztarna inprimatuta dakarten liburuak dira, eta ondotik kulturan edo zeharkatu dituzten kulturetan (nahiz sinpleago esanda, hizkuntzan eta ohituretan) utzi duten aztarna dira.
  8. Klasiko bat eztabaida kritikoen hautsa etengabe sortzen duen obra da, bere gainetik hauts hori bera astintzeko gai dena.
  9. Klasikoak entzutez hari buruz jakin izanagatik ezagutzen ditugula pentsatzen dugun neurrian, irakurritakoan orduan eta berriagoak, ustekabekoagoak eta harrigarriagoak iruditzen zaizkigunak dira.
  10. Deitu klasiko unibertsoaren pareko den liburuari, antzinako talismanak balira bezala.
  11. Zure klasikoa zuretzat epel izan ezin daitekeen hori da, zure burua definitzeko balio dizuna, haren irudiko edo haren aldean.
  12. Klasiko bat beste klasiko batzuk baino lehenago dagoen hori da; besteak lehenengo irakurri eta ondoren hori irakurtzen duenak berehala topatzen du bere lekua genealogian.
  13. Klasikoak hondo-zarata bihurtzen du gaurkotasuna, baina aldi berean ezin da zarata hori gabe bizi.
  14. Klasikoak hondo-zarata izaten jarraitzen du, gaurkotasuna etsai erabateko zaionean ere.

Orain badakizu zergatik diren ezinbestekoak. Ausartuko zara Begikoko klasiko unibertsalekin?