Michael Ende
«Niretzat, idaztea bizitzaren abentura esperimentatzeko modu bat da». 1960an argitaratu zuen bere lehen haur-liburua, 31 urte zituela, eta liburuak arrakasta handia izan zuen. Gero, beste liburu arrakastatsu batzuk idatzi zituen, hala nola Istorio amaigabea eta Momo.
Michael Ende 1929an jaio zen, Alemanian, Garmish-Partenkirchen hirian, Austriako mugatik gertu. Edgar Ende margolariaren seme bakarra izaki, Michael Endek beti izan zuen harreman estua aitarekin. Are gehiago, aitak inork baino eragin handiagoa izan zuen haren bizitzan. Rudolf Steinerren eskola antroposofikoetan igaro zituen lehen eskola-urteak, eta ikasle txarra izan omen zen. Gero, Municheko Antzerki Eskolan ikasi zuen, eta aktore aritu zen zenbait urtez. Horren ondoren, lanbide hori alde batera utzi, eta idazteari ekin zion. Izan ere, «niretzat, idaztea bizitzaren abentura esperimentatzeko modu bat da». 1960an argitaratu zuen bere lehen haur-liburua, 31 urte zituela, eta liburuak arrakasta handia izan zuen. Gero, beste liburu arrakastatsu batzuk idatzi zituen, hala nola Istorio amaigabea eta Momo. Michael Ende 1995eko abuztuaren 29an hil zen, 66 urte zituela, Stuttgartetik gertu dagoen ospitale batean.