Azken berriak
26-01-2021
Izan zaitez Ekoirakurlea!
Ingurumen Hezkuntzaren Mundu Eguna
Gaurkoa bezalako mundu egun baten helburua Garapen Jasangarria ziurtatuko duen hezkuntza sustatzea da. Gure planetako bizi kalitatea hobetzeko, ohitura, jarrera, sentsibilitate eta jokaera ezberdinen bidez.
Agenda 2030 ekimena ardatz duen Ekoirakurleak kanpainarekin, ingurumen hezkuntza sustatu nahi dugu. Hain zuzen, gure mundua aldatuko duten garapen iraunkorrerako helburuak biltzen ditu Agenda 2030 izenekoak.
Kontzientziazioa eragingo duten irakurketak gomendatzen dizkizugu, aldaketa kartelen bidez bultzatzen dugu, aldaketarekin bat egiten dugu gure manifestuaren bidez, eta haur, gazte nahiz helduei aldaketaren hazi izango diren ekintza txikiak egiteko erronka proposatzen diegu.
Ezagutu gure kanpaina eta Ekoirakurle izan zaitez!
Mundu iraunkorrerako eta etorkizun berderako bidea egiten ari gara, hezkuntzaren indarra erabiliz. Begikok ikasgelan eta familian parte hartzen du, irakurtzea guztion ekintza baita bizi osoan zehar, eta edonon izan beharko luke bere lekua.
Ekoirakurleak gara.
Aldaketa liburuetan hazten da.
Lotutako albisteak