Azken berriak
Musuaren Eguna
13-04-2020
Gorde itzazu gaurkoak eta eman itzazu elkar ikusteko aukera dugunean
Musuaren Egunean musurik gabe geratuko gara? Ez noski: bidal itzazu idatziz, esan telefonoz... eta benetako musuak, horiek gorde itzazu elkar ikusten dugunean elkarri emateko.
Askotariko musuak daude: lagunei masailetan ematen dizkiegunak, eskuan ematen diren kortesiazkoak, ahoan ematen direnak filmetan bezala, norbaiti agurtzeko ematen dizkiogunak, aiton-amonek oparitzen dizkiguten musu-sortak, kopetan gurasoek ematen dizkigutenak, zaratatsuak, isilak...
Gorde ditzagun besarkadak eta musuak orain. Nahi baduzu, zerrenda bat egin ezazu eta jar itzazu zerrenda horretan haiek ikusteko aukera duzunean musukatu edo besarkatu nahi dituzun pertsonen izenak.
Bitartean, liburuetako musuekin gogoratuko dugu nolakoak diren horiek, ingurukoei eskaintzen dizkiegun maitasun keinuak.
Liburu gomendatuak