Azken berriak

Arte Hezkuntzaren Astea

Arte Hezkuntzaren Astea

Ez ezazu galdu Arte Hezkuntzaren Astea!

Arte Hezkuntzaren Astean murgilduta gaude: aurtengo gaia natura da. Lurraren eta ingurugiroaren gainean hausnartzeko tresna paregabea da sormena, artea. Ez al duzu uste?

Ezkorrak gara klima aldaketarekiko, kutsadurarekiko... baina kopetilun egon beharrean, guk geuk natura zaintzeko eta gure eguneroko ekintzek nola eragiten dioten hausnartzeko asko egin dezakegu. Iturriko txorrota ixten dugunean, plastikotan bilduta ez datozen gauzak erostean, zaborra dagokion edukiontzira botatzean... natura zaintzen ari gara! Eta orduan, orduan bai, baikorrak izan gaitezke, natura ondo badago, gure bizitza ere hobea izango delako.

Jeff Koons artistak baikortasuna eragiteko sortu zuen, besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean dagoen Puppy txakurtxoa, lorez egindako munduko eskulturarik handiena.

Hona gure proposamena: joan Puppy aurrez aurre ikustera eta idatz ezazu ipuin labur bat haren inguruan. Marrazki zoragarri batekin lagun diezaiokezu ipuinari. Eta gogoan izan: ingurugiroa zaintzea denon ardura da! 

Bilbotik urrun bizi zara? Hemen topatuko duzu Euskal Herriko arte museoen zerrenda bat.