Igor Elortza
Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. 1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan eta bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jarduten du: bertso-musika taldeak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...
Igor Elortza Aranoa Durangon jaio zen 1975eko abuztuan, eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen lehenik, eta ondoren Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa, eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra.
Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. 1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan. Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero, bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko lau finaletan lehiatu da.
Bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik, euskal kulturgintzako hainbat elkarte eta egitasmotan ere hartu izan du parte, eta bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jarduten du: bertso-musika taldeak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...