Azken berriak

Jordi Sierra i Fabra

Jordi Sierra i Fabra

10 bitxikeria Jordi Sierra i Fabra idazleari buruz

Jordi Sierra i Fabrari buruz asko zenekiela uste bazenuen... oker zeunden! Berari buruzko hamar bitxikeria kontatu dizkigu Seme maitea: greban gaude liburuaren idazleak.

  1. Bene-benetako bizio bakarra dut: txokolate beltza.
  2. Nobela bat idazten astelehenez hasi ohi naiz (aste amaierara 80-100 orri ingururekin heltzeko).
  3. Bost animalia ditut begiko: txakurra, elefantea, tigrea, arranoa eta balea. Haietako bakoitza protagonista duen nobela bat idatzi dut.
  4. Sei alditan ikusi dut heriotza gertutik munduko txoko ezberdinetan.
  5. 15-16 urte nituenean 17 igandez jarraian ikusi nuen "West Side Story".
  6. 1985. urtean "antiamerikar" izatea egotzi zidaten Hollywooden gidoi bat saltzen ahalegindu nintzenean.
  7. Gorroto dut goizeko 10ak baino lehenago jaikitzea.
  8. Mucura uhartea da nire munduko lekurik kutunena.
  9. 1963. urteko azken egunetik 12 mahats beharrean 12 oliba bete hartu ohi ditut.
  10. Ez dut fruta eta barazkirik jaten.