Azken berriak

Ikasturte amaiera

Ikasturte hau bitxia izan da... bitxi-bitxia izatez. Asko izango dira azken txirrin hotsa eta San Juan sutan liburu eta koadernoak erretzeko mehatxu oihuak entzungo ez duten korridoreak. Baina badu beste ikasturteekin zerikusirik zentzu batean: heldu da ikasleek irakasleei udan asko ikasiko dutela esan eta haiek agurtzeko garaia.

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna

Koronabirusak mundu osoko pertsona askoren bizitzak aldatu ditu eta aldatzen dihardu. Denok egiten ari gara ahalegin handia, pandemiak aurrera egin ez dezan. Baina, gaur, batez ere, Erizaintzaren Nazioarteko egunean, erizainei ESKERRIK ASKO zabal bat oihukatu nahi diegu.

Begiko Etxean

Berrogeialdi honetan zure ondoan izango gaituzu. Idazleekin hainbat irakurketa programatu ditugu, irudimenaren bidez leku zoragarrietara elkarrekin bidaiatzeko. Horrez gain, etxean egiteko eskulan eta ekintza bildumak prestatu ditugu. Gozatu literaturaz etxekoekin eta Begikorekin!

Liburuaren Egun zoriontsua opa dizugu!

Liburu bat duenak altxor bat du, lagun bat duenak bezala.

Gorde itzazu gaurkoak eta eman itzazu elkar ikusteko aukera dugunean

Musuaren Egunean musurik gabe geratuko gara? Ez noski: bidal itzazu idatziz, esan telefonoz... eta benetako musuak, horiek gorde itzazu elkar ikusten dugunean elkarri emateko.

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna 2020

Badakigu berrogeialdiko egun hauek batzuetan oso aspergarriak iruditzen zaizkizula, eta kalera atera nahiko zenukeela jolastera. Trikimailu bat daukagu guk horretarako, amarru magiko bat etxetik atera eta leku berriak ezagutzeko, mundu berrietara bidaiatzeko. Gainera, amarru hau ez da sekretu bat, edonori konta diezaiokezu! Prest zaude? Hauxe da trikimailua: IRAKURTZEA.