Azken berriak

Zorionak, Roald Dahl!

Duela 106 urte jaio zen Roald Dahl, irailaren 13 batean.

Bizi izan zen urteetan belaunaldiz belaunaldi igaro diren liburuak idatzi zituen. Liburu horiekin filmak egin dira (baita musikalak ere). Lur planetako ehunka hizkuntzatara itzuli dira bere istorioak, mundu osoko haurrak dibertitu dituzte. Guztiok Begiko ditugun liburuak dira. Izan ere, irakurtzea dibertitzea eta hunkitzea da, ikastea, beldur apur bat sentitzea. Errealitatetik urruntzen laguntzen digute liburuek, Matildari gertatzen zitzaion bezala. Dahl idazlearen pertsonaia ezagunenetako bat bera. Irakurtzeak amets eragiten digu. Gosea eragin diezaguke Charlie eta txokolate lantegian bezala.

Bide batez, ba al dakizu zein den egilearen eta txokolatearen arteko lotura? Roald Dahl Cadburyko barnetegian izan zen urteetan, eskolatik gertu zegoen txokolate lantegiak produktuak bidaltzen zituen eskolara, ikasleek dasta zitzaten. Dahlen ametsa Cadbury jauna harrituko zuen txokolate tableta asmatzea zen. Horrek inspiratu zuen Charlie eta txokolate lantegia eta horregatik da irailaren 13a Txokolatearen Nazioarteko Eguna.

Lotutako egileak