Azken berriak
16-10-2023
Badator Gau Beltza: ziria ala saria?
Beste behin ere egingo dizugu galdera: ziria ala saria? Ez da erraza erantzuten, baina ba al dakizu zein den galdera horren jatorria?
Jack O'Laternen legendatik dator esaera: deabruak berekin infernura eraman nahi izan zuen alproja irlandarraren kontakizunetik. Taberna batean whiskia edaten ari zela jakinarazi zion deabruak Jacki bere patua. Jackek azken erronda bat eskatu zion deabruari horregatik. Erronda bukatutakoan, aurrean zuen hura benetan deabrua ote zalantzan jarri zuen, eta egia zela frogatzeko, deabruak edariak ordaintzeko txanpon bilakatu zuen bere burua. Jackek txanpona hartu eta poltsikoan gorde zuen bere arrosarioarekin batera. Deabruak, preso, tratu bat eskaini zion: urtebetez bizitzen utziko zion, berriz harengana itzuli baino lehen.
Urtebete beranduago deabrua itzuli egin zen, baina berriz ere zirikatu zuen Jackek: azken sagar bat eskatu zion. Deabrua arbola batera igo zen sagarraren bila, eta Jackek gurutze bat zizelkatu zion enborrean. Berriz ere eskaini zion tratu bat deabruak: 10 urtez utziko zuen bakean.
Baina urte horiek igaro baino lehen hil zen Jack. Ez zuten Zeruan onartu, bekatari itzela izateagatik, ez ordea Infernuan ere. Kontatzen denez, Jack, ordutik, noraezean dabil bi munduen artean, ziria ala saria eskainiz harekin topo egiten duten guztiei. Gainera, deabruak infernutik botatzeko jaurti zizkion txingarrez betetako kalabaza batekin argitzen du bidea gauetan.
Gau Beltz honetan ongi pasa nahi baduzu, ez galdu Gau Beltza eta ahanzturaren pasabidea.