Azken berriak

Argazkia: www.ukberri.net

Argazkia: www.ukberri.net

Zer dakizu... Unai Elorriaga idazleari buruz?

Hona hemen 10 gauza Erraldoiek ez dute lagunik jaten liburuaren idazleari buruz. Ba al zenekizkien?

  1. Bilbon (nahiz bera Algortakoa sentitzen den) jaio zen otsailaren 14 batean, Maiteminduen Egunean. Literatura eta euskal kultura behintzat ezin esan Elorriagak maite ez dituenik!
  2. Filologoa da ikasketei dagokienez.
  3. Irakasle ere izana da eta sarritan kolaboratzen du prentsan.
  4. SPrako tranbia bere lehen eleberriarekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen.
  5. Zinemara eraman zuen eleberri hori Aitzol Aramaio zuzendariak, Txokolate apur bat izenarekin.
  6. Eleberriez gain, antzezlanak eta haur literatura ere idatzi ditu.
  7. Hain zuzen, haur literaturari dagokionez, bere Erraldoiek ez dute lagunik jaten liburu dibertigarri eta zirikatzailea Begikon topatuko duzu.
  8. Liburu horretan bi emakume zahar dira protagonistak: antza denez, Elorriaga bere familiako gazteena izateak interes berezia piztu izan dio pertsona helduenengan, eta bere obran hori islatzen da. Pertsonaia heldu interesgarriak aurkezten dizkigu maiz.
  9. Itzultzailea ere bada eta berak itzultzen ditu gaztelaniara bere liburuak. Hala ere, italieraz, ingelesez, galizieraz, alemanieraz eta errusieraz ere irakur daitezke bere liburuetako batzuk.
  10. Elorriaga ez da errealitatea liburuetan bere horretan azaltzearen zale, Berria egunkarian azaldutako elkarrizketa baten arabera. Are gehiago, bere ustez, «literatura harago doa» eta «konplexutasun handiagoa dauka harago doazen gaiez hausnartzeak».