Azken berriak
Roald Dahl eta Matilda
20-06-2019
Zer dakizu... Roald Dahl idazleari buruz?
Charlie eta Txokolate Lantegia, Matilda, Ako Trod... Nor dago liburu zoragarri horien atzean? Roald Dahl da! Txunditzeko moduko bizitza izan zuen idazle galestarrak eta bere kontakizunek gure bihotzak samurtu eta hauspotzen dituzte. Zer dakizu berari buruz?
- Oso gazte zela hil zitzaizkion aita, arreba eta ama, gaitz ezberdinak zirela eta.
- Gazte-gaztetatik izan zuen esploratzaile eta bidaiari sena. Ternua, Erresuma Batua eta Tanzanian izan zen bidaiatzen nahiz lanean, 18 urte inguru zituenean.
- Hegazkin pilotua izan zen Britainia Handiko armadan eta are leku gehiagotara bidaiatu zuen. Hegazkin istripu larri baten ondorioz, burezurra eta sudurra hautsi eta itsu geratu zen.
- Sendatzeko prozesuan, Mary Welland erizainarekin maitemindu zen eta hauxe izan zen ikusmena berreskuratu zuenean ikusi zuen lehen pertsona.
- 1942an hasi zen idazten, hogeita sei urterekin. Bere lehen lana egunkari batean argitaratu zioten.
- Patricia Neal aktorearekin ezkondu eta bost seme-alaba izan zituzten.
- Dahl hil zenean, Roald Dahl Children's Gallery inaguratu zuten bere omenez, Aylesburyko Bucks County Museumen.
- Helduentzako ere idatzi zuen arren, bere idazlan gehienak haurrentzako ipuin, liburu, poema eta bestelakoak dira.
- Haurrentzako idatzi zituen liburu ia guztietan, haur bat izan ohi da narratzailea. Esate baterako, Matilda liburuan, Matilda bera da istorioa kontatzen digun pertsonaia.
- Bere liburuetako batzuk zinemara eraman dituzte, Charlie eta Txokolate Lantegia kasu.
Liburu gomendatuak