Azken berriak
Andrés Guerrero idazle eta ilustratzailea
16-07-2019
Zer dakizu... Andrés Guerrero idazle eta ilustratzaileari buruz?
Beratxek egindako liburuen idazle eta ilustratzaile bilakatu da Andrés Guerrero. Horretarako, bere esanetan, bide luzea ibili behar izan badu ere.
-
Extremaduran jaio zen, baina 8 urte zituela Madrilera eraman zituen bere koloretako lapitzak, bere familiak hara joatea erabaki zuenean. Orduan erabaki zuen berak ilustratzailea izan nahi zuela.
-
Liburuz inguratuta hazi zen, baina, ziurrenik, bere amonak irakatsi zion liburuak maitatzen, hura baitzen kafea egiten zuen bitartean liburuak irakurtzen zizkiona.
-
Ilustrazioa bere ogibide bakar bihurtu baino lehen, elektronika teknikari izan zen bederatzi urtetan zehar.
-
Txisteak marraztuz hasi zen, komiki aldizkarietako orrialde solteak eginez, publizitaterako marraztuz, baita puzzle eta denbora-pasak sortuz ere. Marrazki bizidunetan ere egin zuen lan, “Pottokiak” edo “Lucky Luke” bezalakoetan.
-
Bere lehen liburua Un perro negro, grande y peludo da, eta 1990ean argitaratu zuen. Ordutik hamaika obra idatzi ditu haur eta gazteentzat.
-
Akuarelekin eta tintarekin lan egitea gustatzen zaio, baina bere teknika gustukoena arkatza da. «Ahalko banu, arkatzez eginda utziko nituzke liburu guztiak» dio.
-
Bere txikitako libururik gogokoenak Oihaneko Liburua eta Tom Sawyerren abenturak dira.
-
Mota guztietako musikarekin lan egitea gustatzen zaio, klasikoarekin izan ezik. Urduri jartzen da musika klasikoarekin!
-
2009an CCEI Ilustrazio saria irabazi zuen, eta 2019an Gran Angular Saria irabazi du. Ziur dakigu ez direla bakarrak izango.
-
Egun Madrilgo mendilerroan bizi da, mendi erdian, bere familiak, zaldiek, zakurrek eta katuek inguratuta.