Azken berriak

Zein motatako irakurlea ote zara zu?

Zein motatako irakurlea ote zara zu?

Zein motatako irakurlea zara zu?

Mota guztietakoak topatuko dituzu bizitzan. Klase askotako izozkiak badira: hiru bola dituztenak, terrinakoak, marrubizkoak, gozokizkoak, izotzezkoak, makiladunak... Hainbat dira zapata motak ere: botak, sandaliak, kirola egiteko oinetakoak, takoidunak, lokarriz lotzen direnak... Koaderno edo kaierrak ere ez dira gutxi: uztaidunak, grapaz lotutakoak, josiak, laukidun orriak dituztenak, txikiak, handiak eta ertainak. Ba al zenekien baina ezin konta ahala irakurle mota badela? Ziurrenik guk proposatuko dizkizugunak baino askoz gehiago izango dira. Izan ere, pertsona bakoitzak baditu bere ohitura, zaletasun eta irakurtzeko moduak. Ba al dakizu zein motatakoa zaren zu? Guk lagunduko dizugu jakiten.

Logurak jotakoa: irakurtzeko bere une kutuna lotara joan aurreko unea da. Ohean eroso jartzea lortzen duenean, begiak beren kabuz biltzen zaizkio.

Promiskuoa: bukatu gabeko liburua alde batera utzi eta berria hasteko gai da. Ezin du hori egitea ekidin, ez baitaki liburu berri bati ezetz esaten.

Marmartia: zorrotza eta saiatua da. Liburua gustuko ez izanagatik ere ezin du erdian utzi. Bukatutakoan liburua paretaren kontra jaurtitzen du.

Kronologikoa: ezin da liburu-dendara itzuli esku artean duen liburua bukatu arte. Irakurle promiskuoaren kontrakoa da.

Suntsitzailea: berekin daramatza liburuak edonora. Hainbeste maite dituen bere liburuek, orri soltez beteta eta azala hautsita bukatzen dute, papera erabat horituta.

Lanpetua I: liburuak hain ditu begiko, hainbat erosten dituela aldi berean. Etxera heldutakoan, ordea, apalategian uzten ditu irakurri gabe.
Lanpetua II: izatez ez du irakurtzea maite, baina liburuak erosten dituela esatea gustatzen zaio.

Liburuzalea: irakurtzea baino, objektu gisa maite ditu liburuak irakurle honek. Usainak, koloreak, orri horixkek, zaharrek eta berriek pizten dute.

Anti-irakurlea: liburuak luzeegiak dira beretzat eta ez du sekula irakurtzen.

Arima askea: haur-liburuak irakurtzen dituen heldua, helduentzako liburuak irakurtzen dituen haurra.

Aldiberekoa: beti bukatzen ditu liburuak, baina bat baino gehiago irakurtzen du aldi berean eta azkenean pertsonaia, izen eta tramak nahasten ditu.

Iturria: culturamas.es