Azken berriak
12-07-2023
Uztaileko ezinbestekoak
Euskaraz uztaila deitzen diogu urteko zazpigarren hilabeteari, garila, garagarrila... uzta biltzeko sasoia, azken batean. Zer egin uztailean libre izango duzun denbora guzti horrekin? Hona historikoki urteko hilabete honetan egin izan diren hainbat gauza (uzta biltzeaz gain, jakina):
- Hondartzan, ibaian ala igerilekuan bainatu. Edozein leku da ona freskatzeko. Ez da baratza ureztatu nahi izango duzun gauza bakarra.
- Denbora libreaz gozatu, jolastu, kanpalekura joan, ohetik beranduago jaiki, senideak maizago ikusi, udako zinemara joan, eta abar.
- Izozkiak jan. Marrubizkoak, txokolatezkoak, mangozkoak ala esnegainezkoak. Hainbeste dira zaporeak eta hain dira onak denak!
- Irakurri. Pikuondoaren gerizpean, igerilekuko koltxonetaren gainean, ohean lotara joan baino lehen, familiarekin asteburuetan... Ez al dakizu baina zer irakurri? Kontsultatu gure udarako irakurgai zerrenda hemen.
Lotutako albisteak
20-06-2023