Azken berriak
27-01-2022
Urte berrirako helburuak IV: toleranteagoa izatea
Gizarte aberatsenak eta krisiei aurre egiteko gaitasuna dutenak izaera ireki eta inklusiboa duten balioetan oinarritzen dira. Tolerantzia da balio horietako bat. Tolerantzia norberagandik ezberdinak diren pertsonekin bizitzeko gaitasuna da, izan ezberdintasun horiek fisikoak, balioei dagozkionak, gustuen araberakoak edo ideologiagatikoak.
Tamalez badira oraindik orain intolerantziarako joera duten pertsonak. Zorionez, jarrera hori aldatzeko aukerarik badago. Jarraitu irakurtzen eta ikusiko duzu zein erraza den:
- Aberastu zure harremanak eta eman ikusgarritasuna zure ingurunetik urrunago egon ohi diren horiei.
- Izan deabruaren abokatu, hau da, saia zaitez zurekin ados ez dauden horien iritziak ulertzen.
- Pentsa ezazu zertan zatozen bat zugandik hain ezberdin iruditzen zaizkizun pertsonekin.
- Antzeman liskarra eragiten duten tranpa mentalak. Askotan, intolerantzia eztabaidak irabazteko desirak bultzatzen du, oker egon izana onartzeko ezinak.
Trikimailu hauekin nahikoa izan ez baduzu, hona inspirazio iturri izan daitezkeen irakurketa gomendio batzuk.
Liburu gomendatuak