Azken berriak

Urte berrirako helburuak II: osasuntsu jatea

Erretzeari uztearekin eta gimnasiora joatearekin batera, hau da hamabi kanpaikadak entzun orduko gure buruari jartzen diogun erronka ohikoenetako bat. Hori bai, ez zehazki egun horretan, gau horretako afaria eta Urte Berriko bazkaria… kirolaren bidez soilik orekatu ditzakegu eta.

Osasuntsuago jatea da urte berrirako helburu arrakastatsuenetariko bat. «Hobeto jateak» ez du denontzat esanahi bera: batzuentzat litxarreria gutxiago jatea da; beste batzuentzat, gauerdian hozkailua irekitzeari uztea; izango da bere janaria prestatzen hasi eta aurrez prestatutakoak albo batera uzteko asmoa duenik ere; baita janari ultraprozesatua baztertu eta bere otorduei fruta nahiz barazki gehiago erantsi nahi dizkienik.

Beti izango da «egin beharko nuke» horietako bat, baina orain inoiz baino gehiago, Garapen jasangarrirako 3. Helburuak gure ongizaterako gure osasuna lehenetsi behar dugula baitio.