Azken berriak

Urte berrirako helburuak I: kirola egitea

Heldu da urte berria... eta, harekin, urte berriko helburuak! Sasoi honetan erronka eta helburu berriak izaten ditugu gogoan, eta ohikoenetako bat kirola egitea da. Gure burua zaintzea baino modu hoberik ez baitago urteari ekiteko.

Kirolari olinpikoak izateko beharrik ere ez dago, baina lagungarria gerta dakizuke zure buruari epe labur eta luzera begirako helburuak jartzea. Has zaitez ahalik modu errazenean: kalean korrika egin, ariketa sortak praktikatu etxean... edo eman ezazu izena aspalditik zure arreta bereganatu duen kirol hori eskaintzen duten lekuren batean. Garrantzitsuena gozatzea da, eta norbaitekin egiten baduzu, hobe, indarrak desagertzen hasten direnean ondokoak itzuliko baitizkizu kirola egiteko gogoak. Bakarrik nahiago duzula? Ba entzun musika, egin zure kirol kutunari egokitzen zaion playlista. Nahiago duzula kirola bakarrik egin, baina norbaitekin bazeunde bezala? Jarraitu Youtubeko orrialderen bat. Guztion gustukoak daude, baina Begikotik bat gomendatu nahi dizugu. Ez baitzatu epel utziko. Eman play.

Eta hau guztia gutxi iruditzen bazaizu, hona kirolarekin lotura duten gure liburuak.