Azken berriak
04-07-2022
Udaz gozatzeko 5 plantzar
Oraindik ez dakizu zer egingo duzun uda honetan? Begikon badugu denbora libre hori xahutzeko ideia bilduma. Adi honi:
- Ez ahaztu izozkia jatea. Bilatu zure auzoko, aiton-amonen herriko, kanpineko, parkeko... izozki-denda onena eta jan ezazu behingoz aspalditik buruan zenerabilen izozki hori.
- Klasiko hilezkor bat: udako aire zabaleko zinema-gauak.
- Piknik bat antolatzeko garai aproposa da. Hondartzan ala mendian, hori da gutxienekoa. Garrantzitsuena ongi pasa eta modu orekatuan jatea da.
- Astirik ez duzulako egiten ez duzula diozun hori? Orain duzu horretarako garaia: ikasi kuzinatzen, gelditu urrun bizi diren lagunekin, idatzi eguneroko bat, hobetu zure igeriketaren estiloa...
- Topatu leku egokiena, itzal gehien duena, erosoena, lasaiena, liburu hori irakurtzeko. Oraindik zein izango den ez badakizu, gure udako liburu aukeraketak lagunduko dizu.