Azken berriak
21-03-2022
Poesiaren Nazioarteko Eguna
Poesiaren irakaskuntza, errezitalen ahozko tradizioa eta argitaletxeak bultzatu nahi dira egun honetan, poesiaren irudi erakargarria sortzeko, ezjakintasunak ez diezaion irakurleari pentsarazi arte hau zaharkituta dagoenik, adierazteko bide bizi-bizia baita poesia.
Poesia goretsi nahi du egun honek, gutxi batzuek gozatu dezaketen literatur generoa izatetik urrunduz.
Poesiaren bidez pentsamendu, sentimendu eta emozioak edertasuna oinarri duen lengoiaren bidez adieraz ditzakegu. Poesiak sorkuntzari lotutako aniztasunari ekarpen handia egiten dio, hitzak erabiltzeko eta errealitatea ikusteko moduei buruzko hausnarketa bultzatuz.
Batzuetan gure eguneroko prosatik aldendu behar gara, poesiaren mundura igo ahal izateko. Ez al duzu eskertzen noizean behin lirika apur bat?