Azken berriak

Begiko jaio da

Begiko jaio da.

Ongi etorri, irakurzale begiko hori!

Martxoaren 1ean ekin genion Begiko izeneko mundu mailako abentura berriari, Bilbon egin genuen aurkezpenean. Haur eta Gazte Literaturako 37 titulurekin, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz sortu dugu Zubia-Santillanaren baitako zigilua (pixkanaka zabaldu eta osatuko dugun bilduma). Hain zuzen, 30 urte baino gehiagoko Zubia-Santillanaren literatura-ibilbidea oinordean hartu, eta aldi berean, erronka berriei aurre egingo dien proiektu itxaropentsua da Begiko.

Hiru ardatz nagusi izango ditu: lanen kalitatea, generoen aniztasuna eta euskarazko irakurketa sustatzea. Ospe handiko autore eta ilustratzaileez gain, talentu berriei ere lekua egingo diegu gure katalogoan; bertako nahiz nazioarteko sortzaileei. Horiek adin-tarteka antolatuta topatuko dituzu gure bilduman.

Baliabide berriak erabiliz, irakurleen arteko harreman sare bat sortuko dugu eta irakurketari dimentsio osoagoa eman: sare sozialen bidez, irakurle eta bitartekarien harremana sustatuko dugu, irakasle eta gurasoei zuzendutako baliabideak sortuko ditugu...

Haur, gazte, irakasle, familiek bilatzen ari diren liburua topatuko dute Begikon. Begiko duzun liburu hori bera topatuko duzu hemen, hori da gure nahia.

Begiko baduzu irakurtzea, begiko zaitugu. Begiko gaituzu!

Hona Begikoren aurkezpenean sareetara igo genituen argazkietako batzuk:

Begikoren aurkezpeneko argazki bilduma