Azken berriak

Onartu eta entzun

Tolerantziaren Aldeko Eguna

Tolerantzia onartzen eta entzuten jakitea da, gainerakoekiko errespetuz eta errukiz jokatzea. Ez barkaberatasuna, ez axolagabekeria: errespetua.

Desberdintasuna gero eta agerikoagoa den garaian bizi gara, baina harekin alderatuz, intolerantzia askoz ere nabarmenagoa da. Hori gerta ez dadin, bazterkeria mota hauen kontrako borroka sustatu behar dugu, eta gazteei jarrera independentea eta etikoa garatzen lagundu. Erlijio, kultura, hizkuntza eta etnia aniztasunak ez luke gatazka iturri izan behar, guztiontzat aberasgarri den zerbait baizik.

Intolerantziaren kontrako borrokaren eredu da, esaterako, L-Fresh The Lion indiako rap abeslaria. Hark eta hip-hoparen munduko beste hainbat kidek ekimen bat jarri dute abian New Yorken, tolerantzia mezuak zabaltzen dituzten artistak ezagutarazteko.

Entzuten duguna gara, egiten duguna, irakurtzen duguna gara.

Begiko dugu irakurtzea.