Azken berriak

Eskola

Irakasleentzako gomendioak: nola lortu ikasleak irakurzaletzea?

Ikasturte berriarekin, irailero burura etorri ohi zaizkigun galdera berak gugana datoz atzera. Eta zer egin ikasleak irakurzaletzeko? Hona horretan lagunduko zaituzten ideia eta gomendio batzuk.

  1. Bihurtu irakurketa eskolako gauza atseginetako bat: irakurtzeko denbora librea utzi diezaikezu ikasleei noizean behin. Eta ondoren, irakurri dutenari buruzko... Ez, ez, ondoren, ezer ez. Denbora librea irakurtzeko, kito.
  2. Sustatu ikasleek beren kabuz liburuak hautatzea. Gomendio sistema bat sortu dezakezue, irakurritako liburuei buruzko erreseina laburrak idatziz edo kontakizunak puntuatuz.
  3. Irakurketa tematikoak proposatu: urteko garaiarekin zerikusia duten liburuak irakurri, garai historikoekin zerikusia dutenak, jai-egun edo nazioarteko egunekin zerikusia dutenak.
  4. Liburuekin zerikusia duten ekintzak egin. Altxorraren bila, adibidez, jolas interesgarria da horretarako.
  5. Gonbidatu idazleak ikastetxera.
  6. Nahastu adin ezberdinetako ikasleak. Agian ikasle zaharragoek irakurtzen lagun diezaiekete ikasle gazteagoei. Komunitatea sendotzen ere laguntzen du horrek.
  7. Egin bisita eskolako eta herriko liburutegietara. Ikasleak irrikaz izaten dira ikasgelatik ateratzeko. Erabili hori irakurzaletasunaren alde.
  8. Egin jaramon beraien zaletasunei eta modei. "Ona" ez den liburu batek norbait zaletzeko ahalmena izan dezake. Badago astia liburu "hobeak" ere irakurtzeko. Ikasleek proposatzen dituzten liburu "ez hain onen" ordezkoak ere proposatu ditzakezu, gai antzekoa dutenak.
  9. Lagundu zailtasunak dituztenei. Agian liburu errazagoak behar dituzte, beste gai bati buruzkoak, edo norbait beraien alboan egoteak laguntzen die. Ahalegindu modu ezberdinetan.