Azken berriak
Eskola jazarpena
29-04-2019
Noiz da eskola jazarpena?
Eskola Jazarpenaren Kontrako Eguna da Maiatzaren 2a. Baina zer da eskola jazarpena? Ba al dakigu bereizten txantxa eta iraina? Noiz da jolasa eta noiz da eskola jazarpena? Bullyinga ekidin edo geldiarazteko lehen pausoa nolakoa den jakitea izan daiteke. Munstroak? Ipuinetan baino ez!
- Ahozko jazarpena: erasotzaileak irainak, txantxa gordinak, mehatxuak... erabiltzen ditu erasotuaren itxura, izaera, arraza edo bestelakoen kontra.
- Jazarpen fisikoa: erasotzaileak indarkeria fisikoa erabiltzen du. Kolpeak, ostikoak, zangotraba egitea...
- Bullying soziala edo harremanekin zerikusia duen jazarpena: ikasle talde batek ikaskide bat baztertzea. Adibidez, ikasle guztiek elkarrekin jolastea erabaki eta bati haiekin jolastea ukatzen diotenean.
- Internet bidezko jazarpena: erasotzaileak posta elektronikoa, sare sozialak, mezuak... darabiltza erasotuaren kontra. Gezurrak eta txutxumutxuak zabaltzen ditu, mehatxuak bidaltzen dizkio erasotuari, etab.
- Haragizko jazarpena: iruzkin lizunak egitea, gauza matxistak esatea, ukituak egitea, erasotua egin nahi ez duen gauzak egitera behartzea (muxuak ematera behartu, esaterako, edota pornografia ikustera behartu).
Horrelakorik ikusi, jasan edo egin duzu inoiz? Egin iezaiozu aurre, eskatu laguntza guraso edo irakasleei eta, batez ere, argi izan: jazarpena ez da jolas bat. Munstroei aurre egiteko prest zaude? Ipuinetan baizik ez ditugu nahi!