Azken berriak
22-11-2022
Musikaren Nazioarteko Eguna
Nork ez du ba atsegin musika?
Ia ezinezkoa da musikarekin gozatzen ez duten pertsonak topatzea. Estiloa beste kontu bat da. Baina, orokorrean, guztiok begiko dugu. Gainera, musika entzuteak gure ongizateari laguntzen dio, emozioak orekatzen ditu, eta eguneroko bizitzan zoriontasuna eta lasaitasuna sortzen dizkigu. Aldarte hobe eta positiboago batera ere eraman gaitzake, une zoriontsuak gogora ekar dakizkigute, eta gure buruarekiko estimua eta konfidantza handitu ditzake.
Eguna ospatzeko ezin albiste hobea da Roald Dahl idazlearen obran ezinbestekoa den lanaren musikala. Datorren hilabetean Netflixen Matildaren musikala estreinatuko dute, Gabonetan senideekin ikusteko garaiz. Ziur hari buruz zer edo zer entzungo zenuela dagoeneko, baina oraindik ikusi ez baduzu... trailerra ikustera animatzen zaitugu. Jakina, ahaztu gabe, liburua bera ere irakur dezakezula euskaraz, Begikori esker.