Azken berriak

Margotu mundua laranjaz

Emakumearen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna.

Emakume eta nesken kontrako indarkeria giza eskubideen aurkako urraketa ohiko, iraunkor eta suntsikorrenetako bat da gaur egun. Informazio gutxi zabaltzen da gaiaren inguruan: zigorgabetasun ikaragarria dute erasotzaileek, eta biktimek isiltasuna, estigmatizazioa eta lotsa jasan behar izaten dituzte. Indarkeria fisikoa, sexuala edo psikologikoa izan ohi da, eta eragin psikologikoa izaten du emakumeen bizitzetako aro guztietan.

Garapen Jasangarrirako Helburuek inor ez baztertzeko xedea dute, baina hori ezingo da lortu emakumeen kontrako indarkeria deuseztatu arte.

"Margotu mundua laranjaz: Berdintasun belaunaldia bortxaketaren kontra" leloa duen kanpaina burutzen ari da aurten: 16 aktibismo egunen ondoren amaituko da, 2020ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Izan zaitez aldaketa. Eraiki dezagun mundu hobe bat.

#EkoirakurleakGara

Aldaketa liburuetan hazten da.