Azken berriak

Liburuaren eguna

Liburuaren eguna

Liburuaren Egun zoriontsua opa dizugu!

Guztiok elkar babestea inoiz baino garrantzitsuagoa da aurten, eta guztiok badakigu zein garrantzitsua den sektore guztien biziraupena. Zeu beharrezkoa zara! Horregatik, zaindu, defendatu, errespetatu, babestu, mimatu, lagundu ezazu liburua, gure laguna. Liburua kultura baita, eta kulturak libre egiten gaitu: hobetzen laguntzen digu, kritikotasuna lantzen, esna amets egiten dugu hari esker, enpatiko bihurtzen gaitu, ongi pasatzen dugu harekin eta, gainera, apur bat adimentsuago egiten gaitu.

Hau izango da kontsumista izan zaitezen eskatuko dizugun aldi bakarra. Ez ezazu aurreztu, dirua kulturan xahutzea hazi bat ereitea baita.

Aldaketa liburuetan hazten da. Ekoirakurleak gara.