Azken berriak
09-11-2023
Liburuak zabalik izango gaituzue!
Azaroaren 11n Liburu-denden Egunaren hamairugarren urteurrena ospatuko dugu. Aitzakia ezinhobea izango da liburu-denden garrantzia goraipatzeko, liburu-denda independenteena bereziki, irakurketa sustatzen eta zabaltzen laguntzeagatik.
Pandemia urteei liburu-denda askok biziraun diete eta osasun betean direla esan dezakegu. Hori zu bezalako irakurleei esker gertatu da, baita sektoreak kolaborazio berriak bilatzeko izan duen abileziari esker ere.
Ahalegin horren eredu da Liburu-denden Eguna. Egun berezi horretan liburu-saltzaileek ekitaldi bereziak ospatuko dituzte haien dendetan, irakurleei aukera emanez elkarrekin literaturaz gozatzeko. Lekuan lekuko merkataritzari bultzada emanez, gainera.
Adi egunotan zure inguruko liburu-dendetan ospatuko diren ekitaldiei. Ziur astebururako plan paregabeak proposatuko dizkizutela.
Irakurketak batzen gaitu.