Azken berriak
20-04-2022
Irakurtzeak batzen gaitu
Liburuaren Nazioarteko Egunean tolerantzia, bakea, elkartasuna, bizikidetza eta aniztasuna lantzen ditugu, herri, lurralde eta pertsona mailan.
Horren eredugarri da, esaterako, hainbat eta hainbat hizkuntza nahiz kulturak elkarrekiko duten harreman estua. Indartsuago egiten gaituzten loturak. Aniztasunak elkarrengana hurbilarazi eta aberastu egiten gaitu. Horregatik da hain preziatua. Begiko, Loqueleo, Jollibre eta Oqueleotik hizkuntzak babesteko ahalegina egiten dugu.
Irakurtzeak batu egiten gaitu. Haren bidez leku ezezagunetara bidatazen dugu, gastronomia nahiz usadio ezberdinak ezagutzen ditugu eta beste leku batzuetako biztanleen isla bilakatzen gara. Pertsona gisa hazten gara. Errespetuz jokatzen ikasten dugu, baita gure ezberdintasunekin gozatzen ere.
Irakurketak batzen gaitu.
Liburuaren Egun ona opa dizugu!