Azken berriak
28-06-2022
Irakurleok harro
Irakurleak ez dira ia inoiz ere aspertzen edo bakarrik sentitzen, irakurtzea babesleku izateaz gain, lagunak egiteko eta jendea ezagutzeko leku paregabea baita. Egoera bat ere bada, izateko modu bat, errespeturako espazioa.
Irakurtzeak sekula ikusi ez dituzun lekuetara zaramatza, literaturaren bidez ez balitz ezagutuko ez zenituzkeen pertsonak aurkezten dizkizu. Eta hari esker bizitako esperientzien bidez, enpatikoago egiten zaitu, pertsonak beren horretan errespetatzen irakasten dizu, haiek edonolakoak izanda ere.
Gaur, LGTBIQ+ Harrotasunaren Egunean, irakurleon harrotasuna aldarrikatu nahi dugu. Harro gaude oztoporik gabeko irakurle-komunitate honetaz, guztiaren gainetik tolerantzia oihukatzen duenaz.
Irakurleok harro!