Azken berriak

Irakurketak batzen gaitu. Errespetuaren bidez hazten gara.

Ikasgelako hizkuntza aniztasuna, berezko aberastasun izateaz gain, hainbat gai lantzeko tresna paregabea da: hizkuntzen arteko harremanei buruz hausnartzeko balio digu, kontzeptu gramatikalei buruz aritzeko, baita ikasleek euren etxeetan darabiltzaten hizkuntzei buruz gehiago jakiteko ere, hizkuntza horiekiko errespetuzko jarrerak sustatzeaz gain. Gainera, aintzat hartzen ditu abantaila gutxiago dituzten horien eta eskolak maiz ikusezin bilakatzen dituen edo mespretxatzen dituen pertsonen jakintzak.

Hizkuntza-aniztasuna besarkatzera eta errespetatzera gonbidatzen zaitugu. Oqueleo galizierazko zigiluan, Jollibre kataluinierazkoan, Loqueleo gaztelaniazkoan eta euskarazko Begiko zigiluan ongi dakigu zer den hori.

Bada guztiok batzen gaituen zerbait: irakurketa.