Azken berriak
Gidak Begiko
08-10-2020
Irakurketa gidak
Irakurle bakoitzak testu baten irakurketa ezberdin bat egiten badu ere, bere bizipenekin irakurketa aberastuz, badira batzen gaituzten hainbat osagai irakurtzen dugun istorio bakoitzean.
Irakurmena bi irakurketa mota uztartzeko gai garenean garatzen dugu: alde batetik, ikus dezakegun eta testu bat irakurtzen duten irakurle guztientzat berdina den irakurketa hori dago. Bestea ikusezina eta sentsoriala da, hain zuzen, irakurketak eragiten dituen norbere baitako emozio eta sentimenduekin zerikusia du.
Haur eta nerabeen irakurmen gaitasuna garatzen laguntzeko, Begikoko bildumako liburu bakoitzaren irakurketa gida jarri dugu zure eskura. Gure webgunean irakasle bezala Izena eman ondoren, liburu bakoitzaren Baliabideak atalean jaitsi ahal izango dituzu gidok.
Irakurketa gozagarriak eta biziak opa dizkizugu.